Gehiago mugitzea hobeto bizitzea al da?
Etengabe mugitzen gara, eta gero eta gehiago gainera. Baditugu, horretarako, orain dela hamarkada batzuk pentsaezinak ziren bitartekoak, autoa batez ere, baina bitarteko horiek erabiltzeak –gehiegizko erabilera den ala ez, horixe dugu eztabaidagaietako bat– arazoak sortzen ditu. Auto-ilarak, kutsadura, istripuak... Aurpegi asko dauzka alde batetik bestera ibiltzeagatik ordaindu behar dugun bidesariak. Merezi du? Mugitzeko eskubidea inork ez du ukatzen, baina gero eta gehiago dira mugikortasun kontzeptua bera ezbaian jartzen dutenak. Garraiobide bakoitzaren egokitasuna aztertzen da, baina hortik harago, mugitu beharraz ere eztabaidatzen da.
Informacio gehiago: http://www.argia.com/argia-astekaria/2121/mugikortasuna/osoa
0 comentarios