Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Ba al zenekien...?

Ba al zenekien berogailuko tenperatura gradu bat jaitsiz gero urtean 287,7 kilo CO2 aurrezten direla? Eta ba al zenekien etxea ondo isolatuz gero, erdira murriztu daitekeela berokuntza-sistemarako behar den erregai kontsumoa?

Ba al zenekien mundu zabalean 2.500 milioi pertsonek egurra, ikatza eta animalien hondakinak soilik erabiltzen dituztela berotzeko eta janaria prestatzeko energia-iturri gisa?

Ba al zenekien kontsumo gutxiko bonbillek energiaren laurdena baino gutxiago erabiliz argi kopuru bera ekoizten dutela eta gehiago irauten dutela? Eta urtean 179 kilogramo C02 aurrezten direla?

Ba al zenekien telebista batek egunean 100 watt-eko kontsumo fantasma sortzen duela eta DVDaren edo bideoaren eguneko kontsumo fantasma 260 watt direla? Etxean kontsumitzen dugun energiaren %10 etxetresna txikietan erabiltzen da eta urtean 87,2 CO2 isurtzen da.

Eta... zeren zai zaude? Ez aldatu klima, alda zaitez zu zeu.

 

0 comentarios