Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Energia geotermikoa: lurrarekin bero-trukean

Lurra energia berriztagarrien biltegi handi bat da. Lurraren nukleoa 4.000 ºC inguruan dago, eta energia horren zati bat azalerantz kanporatzen du. Kanporako bidean Lurraren geruza guztiak berotzen ditu. Gainera, Eguzkitik iristen den energia lurzoruaren lehenengo 10-20 metroetaraino sartzen da. Lurzoruan berez metatutako energia horretaz baliatzean datza trukaketa geotermiko deritzon klimatizazio-sistema.

Informazio gehiago: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14274

 

0 comentarios