Montecorvo ekohiriak 6.000 tona karbono dioxido gutxiago isuriko ditu
Errioxako lehen ekohiria Logroñoko El Corvo eta La Fonsalada mendietan eraikiko dute, eta hirurogei hektarea inguruko bizitzeko parkea izango da. Ekohiriak lurzoruaren % 10ean besterik ez du izango eraikinik. Gainontzekoa gune berdeek, energia garbien parkeak eta bideek osatuko dute. Etxebizitzak bioklimatikoak izango dira, eta urbanizazioan instalazioen eta ekipamendu publikoen energia eraginkortasuna bermatzeko kontrol sistemak egongo dira. Energia berrien ekoizpenari eta eraikuntzaren kalitateari esker, Montecorvo ekohiriak 6.000 tona karbono dioxido gutxiago isuriko ditu.
Informazio gehiago: http://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Noticias/hemeroteca.asp?Cod=F45791FF-DE78-47B3-8A07-A19D53E59F75&hId={A037E585-F305-4E41-9CF4-32F1B9FE46A9}&hIdIdioma=E
0 comentarios