Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Munduko hainbat adituk klima aldaketaren gainean eztabaidatuko dute Kopenhagen

"Klima aldaketa: mundu mailako arriskuak, erronkak eta erabakiak" izenburupean, mundu osoko hainbat adituk Danimarkako hiriburuan klima aldaketaren inguruan 80 herrialde inguruko 1.600 ikerlarik baino gehiagok beren ekarpenak egingo dituzte.

Kongresua martxoaren 10etik 12ra egin zen eta Kopenhageko Unibertsitateak antolatu zuen Nazioarteko Ikerketa Unibertsitateen Aliantzako beste bederatzi unibertsitaterekin lankidetzan. Helburua alor horretako ezagutza berriei errepasoa egitea eta planeta osoko komunitateen iraunkortasunean aurrera egitea ahalbidetzea da.

Topaketa honetan jorratutako gaien artean, itsasoaren mailak izandako igoera (planeta berotzearen ondorioz poloetako izotzak urtzea eragingo duena) edota nekazarien uztak tenperatura beroagoetara ohitzea.

0 comentarios