Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Europan klima aldaketak nekazaritzari eragingo dio gehien, Europako Batzordeak kaleratu duen txosten baten arabera

Europan uholdeak, lehorteak eta bero-boladak gero eta maizago gertatuko dira, batez ere Mediterraneo inguruan, eta, ondorioz, Iberiar Penintsulan.

Garraioa, energia eta nekazaritza dira eragin handienak izango dituzten sektoreak txostenaren arabera. Bere helburua klima aldaketaren inpaktuak murriztea da. Izan ere, uholdeak ugaritzeak, ur eskasiak eta bero-boladek sortutako ondorioak nekazaritza sektoreak biziko ditu gehien. Hori dela eta, EBko neurrien artean daude lurzoruen kudeaketa eta ureztatze zein birziklatze sistemak hobetzea, eta klima bakoitzerako egokienak diren uztak ezartzea.

Azken hamaika urteetan, Europan ehun uholde erregistratu dira eta, orotara, 700 hildako baino gehiago, milioi erdi desplazatu eta 25.000 milioi euroko kalte materialak eragin dituzte.

0 comentarios