Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Gazteek ez dakite klima aldaketa zerk eragiten duen

Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (ELGE) kide diren herrialdeetako nerabeek azterketa batean erakutsi dutenez, klima aldaketaz kezkatuta daude, baina ez dakite ez zerk eragiten duen, ezta nola aurre egin behar dioten ere.

Mundu osoan gertatzen ari diren ingurumen aldaketak direla eta, gazteak gero eta gehiago konturatzen dira ekosistemetan sortzen ari diren ingurumen arazoez. Baina oso gutxik dakite zerk eragiten dituen eta zer ondorio dituzten.

ELGEren txosten batean ateratako ondorioak dira. Erakundeko adituek erantzunak aztertu ondoren, esan dezakegu hamabost urtekoen % 90ek baino gehiagok badakitela atmosfera kutsatuta dagoela, hondakin nuklearrak daudela eta ura falta dela, baina oso gutxik dakite zerk eragiten dituen arazo horiek guztiak.

0 comentarios