Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Indigenen ahotsa klima aldaketaren aurrean

Indigenek jasaten dituzte bereziki klima aldaketaren ondorioak; lurretik lortutako baliabideei esker eusten diote gehienek. Munduko indigena askok duten bazterketa politiko eta ekonomikoari, lur eta baliabideen galerari, giza eskubideen urraketei eta langabeziari aurre egiteko zailtasunak areagotu baino ez ditu egiten klima aldaketak. Horregatik, indigenek auzi horretan zeresan handia dutela nabarmendu dute Nazio Batuen Erakundeak herri indigenei buruz New Yorken egindako bilkuran. Bi astez, mundu osoko 3.000 indigena baino gehiago izan dira han, hainbat herrialdetako agintarirekin batera.

Informazio gehiago: http://www.berria.info/paperekoa/berria/2008-05-03/002/001/lege_info.htm

0 comentarios