Espero baino azkarrago sumatzen ari dira klima aldaketaren eraginak, zenbait ikerlanen arabera
Klima aldaketarekin zerikusia duten gaiez ezagutza handiagoa dago, gaur egun, jendartean. Hala eta guztiz ere, gero eta isuri gehiago dago, eta gero eta berotegi efektuko gas gehiago dago atmosferan. Gero eta azkarrago gertatzen ari da hori guztia, gainera. Poloak urtzeak eta itsas mailaren igoerak ere joera bera dute, zenbait ikerlanetan adierazitakoaren arabera.
Nazio Batuen ekimenez, klima aldaketari buruzko hitzarmena sinatzeko asmoz, 175 herrialde egiten ari diren negoziazioa, ordea, oso mantso dabil. Negoziazioek helburu handiagoak ezarriko dituen nazioarteko hitzarmena lortzea dute xede; Kiotoko Protokoloarenak baino helburu handiagoak. Dena dela, ezadostasun handiak daude garatutako herrialdeen eta garapen bidean direnen artean.
Itunaren zirriborroa ezagutzeko ekainera arte itxaron beharko da, orduan elkartu baitira berriz ere herrialde guztietako ordezkariak.
0 comentarios