Berotegi efektuko gas isuriek handitzen jarraitu dute mundu osoan 2008an
Berotegi efektuko gas nagusien isuriak, karbono dioxidoarena eta metanoarena kasu, ugaritzen jarraitu du 2008an, Ameriketako Estatu Batuetako Ozeanoen eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak (NOAA) jakinarazi duenez. Txosten horrek jakinarazitakoaren arabera, krisialdia eta herritarren kontzientzia handiagoa izanagatik ere, isuriak ez dira murriztu, ez eta horien gorakada oztopatu ere.
Dena den, 2007an baino gutxixeago hazi da gas horien isuritako kopurua. Adituen arabera, igoera hori arrazoi naturalek eragindako alterazioengatik gertatu da. Ikertzaileen arabera, 2008 amaieran 16.000 milioi tona CO2 eta 12,2 milioi metano gehigarri zeuden atmosferan.
Erregai fosilekiko mendetasuna murriztuta eta energia berriztagarriak erabiltzen hasita, hobekuntzak ikusten hasiko ginateke eta klima aldaketaren eraginak murriztu egingo lirateke; hala jakinarazi du Peter Tans-ek, ikerketaren arduradunetako batek.
0 comentarios