Eskolara kotxerik gabe
CO2 isurien portzentai garrantzitsu bat mugikortasunari lotuta dago: lanera joateko, ikastetxeetara joateko, erosketak egiteko,... gero eta gehiago erabiltzen da kotxea. Ikastetxeetara ere gutxiago dira oinez edota txirrindulaz hurbiltzen direnak eta horrek, ingurumenean dituen ondorioez gain, gure herri eta hirien gizartean du eragina ere.
Eskoletan mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz, 'Eskolara kotxerik gabe' jardunaldia antolatu da maiatzan Iruñako ILZ-n. Bertan, Nafarroako zein beste herrialde batzuetan martxan jarritako programak ezagutzeko aukera izan dute partehartzaileek. Horretaz gain, eskoletan mugikortasun planak martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideen inguruko ausnarketa egin da.
0 comentarios