Espainiak aurtengo irailean isuritako CO2 kopurua % 14 murriztu du, iazko garai berarekin alderatuta
Espainian irailean izandako karbono dioxido isurpenak iazko aldi berberean baino % 14 gutxiago izan dira, WWF erakundearen Observatorio de la Electricidad buletinaren 38. alearen arabera. Isuri horiek murriztu izanaren arrazoietan daude, besteak beste, eguzki energia eta energia eolikoa gehiago erabili izana, elektrizitate eskaera jaistea eta ikatzaren ordez gasa erabiltzen hastea.
WWF elkartearen arabera, ez da halakorik gertatu joan den mendeko azken hamarkadatik; orduan elektrizitatearen kontsumoa txikiagoa baitzen.
Informazio gehiago: http://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Noticias/hemeroteca.asp?cod=F45791FF-DE78-47B3-8A07-A19D53E59F75&hId=343CCB08-7513-4DDA-ACA3-79520B7A8D39
0 comentarios