Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Kopenhageko biltzarrari begira, 170 herrialdetako 4.000 ordezkari baino gehiago bilduko dira Bartzelonan

Kopenhageko biltzarraren aurretik egingo den azken prestaketa bilera izango da,eta haren ondoren negoziazioak egiten jarraituko dute nazioarteko testua adosteko. Testu horretan, herrialde industrializatuek 2012tik aurrera, Kyotoko Protokoloa amaitzen denean, berotegi efektuko gasen isuriak gutxitzeko konpromisoa hartuko dute. Horren bidez, apirilean, ekainean eta abuztuan Bonnen eta irailean Bangkoken izan diren topaketak osatu nahi izan dituzte.

Landu beharreko gai nagusien artean, ingurumen mailan ikuspegi bateratua lortzea, klima aldaketara egokitzea eta hura arintzea, finantzatzeko modua eta transferentzia teknologikoa daude.

Jardunaldietan zehar, gobernuz kanpoko 200 erakunde baino gehiago bilduko dira Bartzelonan eta biltzarrarekin batera, hiriko zenbait tokitan ekintzak antolatuko dituzte.

0 comentarios