Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Agur plastikozko poltsari

Plastikozko poltsak sobran izaten dira maiz etxean. Amorrarazteko adina batzuetan. Erosketak plastikozko poltsa pila batean sartzen ditugu. Edo, dendaz denda gabiltzala, erosketa bakoitza poltsa batean jasotzen dugu. Plastikozko poltsa gehiegi erabiltzen ditugula ez da kontu berria.

Arazoa zenbaterainokoa den ulertzeko, bi datu besterik ez. Batetik, 400 urte behar omen ditu plastikozko poltsa batek degradatzeko, alegia, erabat desegiteko. Jakin badakigu dendetan ematen dizkiguten plastikozko poltsak oso arinak direla; zazpi gramoko pisua du, batez beste, poltsa bakoitzak. Horrenbestez, erraz barreiatzen dira leku guztietara. Esaterako, egun haizetsuetan, ohiko irudia izaten da plastikozko poltsa bat (edo batzuk) hegan ikustea.

Informazió gehiago: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14912

0 comentarios