Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

"Klima aldaketari eta Ama Lurraren eskubideei buruzko Herrien Aurreneko Mundu Konferentzia" Bolivian

Boliviako Cochabamba hirian egingo den topaketa horretatik aurrera, herrialde industrializatuak estu hartu beharko direla adierazi dute autoritateek, gizarte erakundeek eta estatuek, berotegi-efektuko gas isurketak gutxitu ditzaten.

Gailurrean aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira: klima aldaketa gertatzeko arrazoi estrukturalak, pertsonen ongizatea lortzeko izadiarekin izan beharreko harmonia, eta «Ama Lurra»ren eskubideak. Era berean, ingurumena zaintzeko eta klima arazoetarako justizia epaitegi bat osatzeko mundu mailako erreferendum bat deitzeko aukera ere aztertuko da.

Informazio gehiago: http://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Noticias/hemeroteca.asp?Cod=F45791FF-DE78-47B3-8A07-A19D53E59F75&hId={755B2E8B-0422-4E3E-BA81-853C0B59BEAC}&hIdIdioma=E

0 comentarios