Baliteke Holandak elikagai bakoitzak eragiten dituen CO2 emisioei buruzko informazioa etiketa batean jartzea

Elikagai baten bizi-zikloaren barne daude laborantza, garraioa, biltegiratzea, kontserbazioa, prestaketa eta kontsumoa. Elikagaietan etiketak jartzeko aukera aztertzen ari da Holanda, elikagai bakoitzak bere bizi-zikloan eragiten dituen CO2 emisioen berri kontsumitzaileei emateko. Zifra hori kalkulatzeko, jasangarritasunari lotutako beste zenbait kontzeptu ere hartuko lirateke kontuan, hala nola animalien ongizatea.
Informazio gehiago: http://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Noticias/hemeroteca.asp?Cod=F45791FF-DE78-47B3-8A07-A19D53E59F75&hId={06ECA327-203E-400A-922D-A76D3E2B811B}&hIdIdioma=E
0 comentarios