Sanzberro kontseilariak Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko estrategiaren berri eman du

Helburua da Espainian eta Europan 2010-2020 aldirako helburuak betetzen laguntzea eta, horretarako, planak 124 jarduera dauzka, lau ardatzetan antolatuta.
Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Nafarroan klima aldaketari aurre egiteko 2010-2020 aldirako estrategia aurkeztu du gaur goizean. Estrategia horren helburua da Espainian eta Europan berotegi efektua duten gasen isuria murrizteko helburuak betetzea, Europar Batasunak adostutakoak, hain zuzen.
Estrategiak lau ardatz eta 124 jarduera dauzka, eta jarduera horiek aurrera eramateko Nafarroako Gobernuko zortzi departamentuk parte hartu behar dute.
Aurkezpen ekitaldian Sanzberro kontseilariarekin batera egon dira Ingurumen zuzendari nagusia, Andres Eciolaza Carballo, eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Más información.
0 comentarios