Klima-aldaketa eta pobrezia: ekuazio bidegabea erakusketa berria

UNESCO Etxeak, lankidetzaren bidez klima aldaketa aurre egiteko proiektuaren barnean, erakusketa hau egin du. Hainbat paneletan gai hauek jorratzen dira luze-zabal: -Zer da klima-aldaketa? -Gaur egungo ondorioak -Klima-aldaketa eta Milurteko Garapen Helburuak (MGH) -Klimak eragindako errefuxiatuak -Klima-aldaketa eta emakumezkoak -Etorkizuneko eszenatokiak -Klima-aldaketaren aurkako neurriak -Zer egin dezakezu zuk? -Amazonaseko oihanaren kontserbazioa, lehentasunetako bat -Aztarna ekologikoa -Klima-aldaketaren aurpegiak Erakusketa Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpusean, Arrupe Eraikinean (Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia) izango da ikusgai apirilaren 19ra arte.
0 comentarios