Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Malaspina 2010, klima-aldaketaren uberan

Malaspina 2010, klima-aldaketaren uberan

Uztailean bukatuko da iazko abenduan martxan jarritako Malaspina 2010 espedizioa. Munduko ozeano guztiak zeharkatu dituzte. Helburua: klima-aldaketak ozeanoetan duen eraginaren irudi zehatza lortzea. Euskal Herriko zenbait ikertzaile horretan parte hartzen ari dira.

Malaspina 2010 izena eman diote munduko ozeano guztietan azterketa ozeanografiko sakona egiteko helburuarekin egiten ari diren zirkumnabigazio-espedizioari. Diziplina askotako ikertzaileak itsasoratu dira zazpi hilabetez, askotariko neurketa eta azterketa egiteko. Espedizioaren azkeneko helburua da ozeanoaren egoeraren "argazki" bat ateratzea, eta ikustea zer eragin izaten ari den klima-aldaketa egoera horretan.

Alejandro Malaspina zientzialariari zor dio izena Malaspina 2010 espedizioak, XVIII. mendean helburu zientifikoekin egin zen lehen zirkumnabigazio-espedizio espainiarra zuzendu zuen marinelari. 1789. urtean abiatu zen, eta, bost urtez, zehatz-mehatz aztertu zituen Amerikako, Asiako eta Ozeaniako itsaso eta lurrak Atrevida eta Descubierta ontzietan.

Haren heriotzaren 200. urteurrenean, Hesperides itsasontzian egiten ari dira bidaia ehunka lagun. Izatez, itsasontzia bera eta tripulazioa militarrak dira, baina zientzialariei eskainitakoa da. Laborategi asko ditu barruan, baita hainbat eta hainbat neurketa egiteko tresnak ere.

Gehiago jakiteko

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=15691

0 comentarios