Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

Glaziarren deskarga berotze globalaren ondorioak balioztatzeko nergailua.

Izotzetako gizona deitu izan diote Adolfo Erasori. Urteko hilabete gehienak poloetan ematen dituela kontuan hartuta, ezizen aproposa ematen du harentzat. Inork izotzezko gizona deituko balio, ordea, oker legoke, izaera beroa baitu: grinaz bizi ditu bere lana eta ikerketak, eta berotasunez mintzo da haietaz. Izan ere, ezizenen gainetik, zientzialaria da Adolfo Eraso, eta halaxe aitortzen du berak ere bere abenturazaletasuna aipatzen diotenean: "Abenturazalea banaiz, bai, baina, batez ere, zientzialaria naiz ni".

Adolfo Erasok dioenez, nahiago du datuak eman, iritziak baino. Elkarrizketan zehar, baina, datuak emateaz gain, kontu batzuei buruzko iritzia ere azaldu du. Adibidez, aitortu digu gure espeziearekin ez dagoela gustura; haren ustez, apalagoak izan beharko genuke, planetari oso tratu txarra ematen ari garela iruditzen baitzaio.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko hemen sakatu:

0 comentarios