Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

CO2 isurpenak ugaritu izanaren ondorioz, landareek biziagotu egiten dute klima aldaketa

Zientziaren Aldeko Carnegie Erakundeko (AEB) zientzialariek argitu dutenez, CO2 isurpenak ugaritu izanaren ondorioz, landareek berotu egiten dute planeta. Lurrunketa izeneko fenomeno horrek Lurraren berokuntzaren % 16 eragiten du, eta % 25 Ipar Amerikako eta Asiako ekialdeko eremuetan.

«Landareek modu askotan eragiten diote sistema klimatikoari. Atmosferatik karbono dioxidoa hartzeaz gain, beste eginkizun batzuk ere badituzte; esaterako, aldatu egiten dute lurrazalaren lurrunketa kantitatea. Ezinezkoa da klimari buruzko iragarpenak egitea, faktore horiek guztiak kontuan hartu gabe», azaldu du Ken Caldeira-k. Azterlanaren egileetako bat da bera, eta Carnegieko Ekologia Globaleko Saileko kidea.

Informazio gehiago: http://www.stopco2euskadi.net/Pags/AP/AP_Noticias/hemeroteca.asp?Cod=F45791FF-DE78-47B3-8A07-A19D53E59F75&hId={6A2A85C9-0466-4495-AFDC-57F0B90C237A}&hIdIdioma=E

0 comentarios