Blogia
KLIMAESKOLAK - CLIMAESCUELAS

2010ean, % 62 baino gehiago igo da automobil ekologikoen salmenta

2010eko lehen lau hilabeteetan 101.709 auto ekologiko matrikulatu dira Espainian, Greencarmonitor azterlanaren arabera. Segmentu horrek % 42ko hazkundea izan zuen iaz. Bestalde, automobil kutsakorrenen salmentak, 160 g/km edo gehiagoko emisioak eragiten dituztenenak, % 20 jaitsi dira 2010eko lehen lauhilekoan.

"Greencars" autoen merkatu-kuota matrikulatutako turismoen % 32,3ra iritsi da 2010ean. Datu horrek esan nahi du 2009ko guztizkoarekiko % 2,3ko hazkundea egon dela.

"Auto-salmentaren hazkunde orokorrak eragina izan du, noski, automobil ekologikoen merkatuan", dio Richard Aillonek, azterlanaren zuzendariak. "Auto ekologikoa gero eta gehiago hartzen du kontuan erosleak, gobernuaren diru-laguntzak direla medio. Zalantzarik gabe, aldatu egingo da, laster, Espainiako auto-gidariek auto ekologikoari buruz duten iritzia".

0 comentarios